Printzesa
eta Dragoia Txotxongiloak
Sinopsia
Ausartzi Printzesa bere kobazulora ez badoa,
Trikimailu Dragoiak Bakerri hondatuko du. Ausartzik Dragoiari gauzak
argi uztera joan nahi du, baina bere aitak ez dio baimenik ematen.
Neurtitz, Bakerriko lorezaina, Ausartzirekin maiteminduta dago,
eta horregatik doa bera Dragoiaren kobazulora gauzak konpontzera,
eta horretarako bere arma bakarrak hartzen ditu, harpa eta bertsoak.
|
| |
“Printzesa eta Dragoia”. 2006ko otsailaren 26an,
Etxebarriko San Antonio Kultur Etxean egin zen estreinaldiaren
argazkiak.
Antzezpen hau duela zortzi urte estreinatu zuen Sol y Tierrak
gazteleraz, Madrileko Pradillo Aretoan.
|
|
| 
|
|
ANTZEZLANAREN FITXA ARTISTIKOA |
Adina: 3 urtetik 10 urtera
Iraupena: 60 minutu
Gazteleraz lehenengo aldiz: Madrileko Pradillo Aretoan, 1998an.
Euskaraz lehenengo aldiz: 2006ko otsailaren 26an Etxebarriko San
Antonio Kultur Etxean.
|
Antzezleak:
Aizkoa Olabarrieta [+],
Ana Rodríguez,
Alvaro Paz Maudes [+]
Zuzendaritza: María José
de la Rosa
Zuzendari laguntzailea: Marco
Tulio Luna
Jatorrizko testua: Matilde Gayoso
eta
Víctor Torrre
Musika: Alexander Lubomirov
Txotxongiloak: Sol y Tierra
Itzultzailea: Idoia Alzibar
Argazkiak: Borja
Relaño
Teknikariak: Alba Barón
eta
Manu
Ekoizpena: Sol y Tierra. Víctor
Torre |
 |
|  |
Esker
onak:
Etxebarriko San Antonio Kultur Etxeari, entseguetarako
eta estreinaldirako eskaini diguten laguntzagatik.
Artez aldizkariko Irune Larruceari, 2006ko maiatzean, antzezlanaren
estreinua zela-eta idatzi zuen artikulugatik.
Amalur Bizkaiari, Sol y Tierra konpainia Euskadin zehar ezagutarazteko
egin duen ahaleginagatik.
Ruth Santamariari, Alba Baróni eta Álvaro Paz Maudesi,
Sol y Tierra konpainiako kideei Bilbora joan behar izan dugun guztietan
euren etxeetan egin diguten harreragatik.
Bihar txotxongilo taldeko Felipe Garduñori eta Nati Cuevasi,
estreinaldiaren egunean eskaini ziguten laguntzagatik.
|
|
- 2006ko otsailaren
26an Etxebarriko San Antonio Kultur Etxean.
- 2006ko maiatzaren
12an, Berrizko Kultur Etxean.
- 2006ko ekainaren 23an
Orozkoko Eskola Publikoan.
- 2006ko uztailaren
15ean, larunbata, arratsaldeko 18´00etan, Arakaldon.
- 2006ko abuztuaren
9an, Zaratamon, 12´00etan, herriko enparantza nagusian.
|
|
| |
Sol y Tierra Txotxongilo taldea. Haurrentzako antzerki-lanak egiten
ditugu. Konpainia Madrilen sortu zen 1982 urtean, eta ordurik
hona 3.000 antzezlan egiteaz gain, 100 antzerki jaialdi baino
gehiagotan parte hartu dugu Espainiako Estatuan zein beste 15
herritan. Printzesa eta Dragoia antzezlana euskaraz eskain dezakegu,
eta baita Ama Lurra Kalejira ere (antzezlan hau 2005eko ekainaren
19an estreinatu zen Ingurumen Gaietarako Ikastegian, Vitoria-Gasteizen,
bertoko aktoreekin eta Udalaren babesaz).
|
| |
|
Ama Lurra |
|
|